Kultur egunak Lesakan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 11

Lesakako euskara batzordeak, Lesakako udala eta Bortzirietako euskara mankomunitatearen laguntzarekin, kultur egunak antolatu ditu hilabete honetarako.

Irailaren 15ean Onin errekaren gainean gaueko 22:30ean Gu ta Gutarrak taldearen kontzertua izanen da.
Irailaren 17an, astelehenean Iñigo Etxepareren eskutik, haurrentzako karaokea egingo da Irain ikastetxean arratsaldeko 17:00etan.
Irailaren 19an, asteazkenean, Kulki taldearen eskutik, haurrentzako jolasak izango dira Ikastolako patioan arratsaldeko 17:00etan.
Irailaren 20an, ostegunean hitzaldia izango da udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 19:30ean.
Irailaren 22an, larunbatean, bertso afaria egingo da, zehazki, Gr-aren kanporaketa Linddurrenborda sagardotegian gaueko 21:00etan.
Irailaren 23an, igandean, Neska politak, artasoro alaiak izeneko antzerkia ikusgai izanen da Kasinoan arratsaldeko 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun