Lesakako udal musika eskolan 2. matrikulazio epea

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 10a

Lesakako udal musika eskolan 2007-2008 ikasturteari begira, 2. matrikulazio epea zabaldu da.

Ekainaren 22an ikasturte honi begira, instrumentu bakoitzak izanen dituen plazen kopurua argitaratu zen.
Ekainaren 25etik uztailaren 2ra matrikulazio epea berriz ere zabaldu zen baina kasu hauetarako:
-5 urte eta handiagoak ziren ikasle berrientzako.
-Instrumentua aukeratu behar zuten Musika eta Mugimendua II.eko ikasleentzako.
-Helduen tailerra edo informatika musikala, armonia eta honelako ikasgaiak egin nahi zituztenentzat.

Uztailaren 5ean zerrendak argitaratu ziren. Instrumentuetan izena eman zuten ikasle guztien baremoa egin eta gero, instrumentu bakoitzean bi zerrenda argitaratu ziren: onartuak izan zirenak eta erreserban zeudenak.

Aste honetan bigarren matrikulazio epean izena eman ahal izango dute honako kasuetan:
-5 urte eta handiago diren ikasle berriek.
-Instrumentua aukeratu behar duten Musika eta Mugimendua II.eko ikasleentzako. Aurten plazak mugatuko dira, honengatik ikasle bakoitzak 3 instrumentu aukeratu beharko dira.
-Helduen tailerra edo beste ikasgaiak (informatika musikala, armonia…) egin nahi dutenentzat eta beti ere 13 urte baino gehiago izanda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun