VIII. Ertz Jaialdia irailaren 15etik 20ra eginen da

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 5a

Bertze musiken jaialdia izenez ezaguna denak hainbat musikari bilduko ditu

Irailaren 15etik 20ra eginen da VIII. Ertz bertze musiken jaialdia, Donostiako Artelekun eta Berako Kultur Etxean. Irailaren 15ean Beran Edorta Izarzuaga, Knell, Alex Mendizabal, Orthodox, Bruce McClure eta Orbes izanen dira, eta irailaren 16an Alex Mendizabal, Marcello Liberatto, Marco Leie eta Pole Pole.

Donostian, aldiz, irailaren 18tik 20ra Bruce McClurek Ertz Workshopa eskainiko du. Irailaren 20rako hitzordua Koldo Mitxelenan paratu dute, eta bertan eginen den hitzaldi batekin emanen zaio akabera zortzigarren edizioari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun