Bestak giro onean

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Ekitaldi desberdinen lekuko izan ziren herriko bestak. TTIPI TTAPA

Patata tortila lehiaketatik hasi eta herri bazkariaren ondorengo orduak arte herri giroan eta gustora pasatu ziren egunak. Tartean, dantza saioak, kirol ikuskizunak, haurrentzako jokoak, bertso saioa, dantzaldiak…Era guzietakoak izan dira.

Bestak bukatu eta zortzi egunen buruan, herriko gazte talde batek antolatuta besta eguna izan zen abuztuaren 25a. Afaria eta kontzertuak izan ziren goizaldera arte. Arantza Rock jaialdia ez da antolatu oraingoan baina, bertze egitarauarekin eguna ongi joan zela erran digute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun