Hamar ikasle gehiagorekin, ikasturte berria hasiko da ortziralean

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Aste honetan maixuak, irakasleak, hezitzaileak… beuren zereginetara itzuli dira. Ikasleek, berriz, ortziral honetan bertze ikasturte bati ekinen diote. Aurten 3 urteko bederatzi haurtxok ikasketa bidea abiatuko dute: Beñat Andueza, Leire Bereau, Aiora Iturria, Lorea Zubieta, Mikel Fernandez, Enaut Sanjuan, Nora Ramos, Luis Miguel Burgete eta Imanol Lebon. Lehen Hezkuntzako 3. mailan bertze bat hasiko da, Daniel Ramos.

Guztira 43 ikasle izanen dira aurten eskolan, 3 urtetik 5 urtera bitartekoak 18; Lehen Hezkuntzan, 1go mailatik 6. maila artean 21 eta DBH 1 eta 2. mailan lau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun