San Fermin erretiratuen elkarteak Hondarribiara ateraldia antolatu du irailaren 20rako. Autobusa 8:30ean abiatuko da plazatik eta Sara eta Donibane Lohizune bisitatu ondotik Hondarribia bisitatu eta bertan bazkalduko dute, Blanca de Navarra kolonietan. Ateraldi honetan parte hartzeko izen eman beharko da Nafarroako Kutxako bulegoan, irailaren 15a baino lehen. Urrezko Adina elkarteko kide direnek 16 euro ordaindu beharko dute eta ez direnek, 18.