Udalak jakin nahi du zenbat interesdun dagoen Babes Ofizialeko Etxebizitzak erosteko edo alokatzeko, etorkizunerako beharrak aurreikusi eta hirigintza jarduerak planifikatzeko.
Horregatik, holako etxebizitzak erosi edo alokatu nahiko lituzketen interesatuei eskatu zaie udalean izena emateko, irailaren 28a baino lehen. Inkestaren helburua bakarra da: informazioa eskuratzea. Beraz, zerrendan izena emateak ez du inolako eskubiderik bermatuko.