Traba arkitektonikoak kentzeko

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 3a, 11:07

Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak dirulaguntza eman dio Udalari herriko traba arkitektonikoak kentzeko. Zehazki, 43.696 euroko diru laguntza eman zaio, onartutako aurrekontuaren (54.620 euro) %80a. Egin beharreko lanen artean, espaloiak beheratu, arrapalak egin eta Biurrana erreka gaineko bi pasabide.

Bertzalde, Andra Mari Zahar egoitzari, mantenimendurako eta ekipamendurako 29.280 euroko dirulaguntza eman zaio, hau da, onartutako aurrekontuaren (36.600 euro), %80a.

Egin beharreko lanen artean leihoen mantenimendua, etxaurrea eta barrualdea pintatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun