Bittiriko bestak aste hondar honetan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Ortziralean Egurre eta Kanka taldeen kontzertuak

Aste hondar honetan, irailaren 7tik 9ra, ospatuko dira Bittiriko bestak. Ortziralean, 20:00etan patata tortilla txapelketa eta ordubete beranduago, txupinazoa da. 21:30ean Txoootx! berendu afaria izanen da eta 23:00etan rock kontzertua Egurre eta Kankarekin.

Larunbatean, 10:00etan txistulariek diana eskainiko dute. 12:00etan herri kirolak izanen dira, Begibana bigarren txapelketa, hain zuzen. Nesken arteko froga honetan Beti Gazteko neskekin batera, Sakana, Oiartzun eta Bizkaiakoak arituko dira. 14:30ean auzo bazkaria Jon Maia, Mañukorta eta Manolo Arozena bertsolariekin. Iñigo DJ musika jartzaileak ere giroa alaituko du. 19:00etan berbena.

Igandean, 11:00etan haur jokoak eginen dira Eltzeta plazan. 17:30ean ipuin kontalaria arituko da Bittiriako plazan eta 18:30ean trikitixa jaialdia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun