Abuztuko azken asteburuan ospatu ziren Agerrako bestak eta egitarauaren barnean, urtero bezala, Luis Mari Apeztegia Memoriala egin zen. 26. edizioan Rafa Maritxalarrek lortu zuen lehen postua 5.800 metroak 18 minutu eta 32 segundotan eginez. Maritxalarrek ez zuen duela bi urte berak egindako errekorra hobetzerik lortu (17: 20). Aurten lasterketa antolatzen duen elkarteko kide ziren Loro Pikabea eta Xabier Zubietaren oroimenez, Loro-Zubi Saria ere lehiatu zen. Kasu honetan, trofeoa Patxi Pikabearentzat izan zen. Hona hemen XXVI. Luis Mari Apeztegia Memorialean lortutako lehen postuak: 6 urte arteko mutiletan lehena Aimar Jabalera izan zen eta nesketan Estitxu Ezpeleta. 9 urte bitartekoetan Gaizka Lopez eta Olatz Mitxelena, 13 urte bitartekoetan Beñat Mitxelena eta Ane Eltzaurdia, 18 urte bitartekoetan Gorka Tolosa eta Naiara Trigueros, Seniorretan Rafa Maritxalar eta Cristina Arbues, eta beteranoetan Juan Karlos Korta eta Marisol Martinez.