VIII. Ertz jaialdia

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

TTIPI TTAPA

Irailaren 15etik 20ra VIII. Ertz bertze musiken jaialdia eginen da Donostiako Artelekun eta Berako Kultur Etxean. Irailaren 15ean Beran Edorta Izarzuaga, Knell, Alex Mendizabal, Orthodox, Bruce McClure eta Orbes izanen dira eta irailaren 16an Alex Mendizabal, Marcello Liberatto, Marco Leie eta Pole Pole. Donostian, aldiz, irailaren 18tik 20ra Bruce McClurek Ertz Workshopa eskainiko du. Irailaren 20ean hitzordua Koldo Mitxelenan izanen da. Proposamen berezi eta ez ohikoak ikusteko sekulako aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun