‘Mugarik gabe’ etorkinen topaketa Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 3a, 10:49

Aunitz dira gure eskualdean dauden etorkinak, gero eta gehiago. Horregatik, etorkinak gizarteratzeko helburuarekin bertze egitasmo berri bat antolatu dute Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak eta Euskara Mankomunitateak: Mugarik gabe etorkinen topaketa. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute. Hori irailaren 22tik aitzinera izanen da eta hurrengo alean emanen dizkizuegu horren inguruko xehetasun guztiak. Dena den, 22an hasiko den eta asteburuetan jokatuko den futbito txapelketan aritzeko aitzinetik eman beharko da izena Berako kiroldegian, irailaren 10etik 14ra, pertsonako 3 euro ordainduz. Finala urriaren 7an jokatuko da. Informazio gehiago 948 635036 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun