Eguzki Sport Eskuderiak antolatuta, igande honetan, irailak 2, jokatuko da Aginako auto igoeraren V. edizioa. Bertan erabakiko dira Nafarroako mendiko txapelketa eta junior txapelketa. Igoera arratsaldean izanen da, eta horretarako 14:30ean itxiko dute errepidea. 15:00etan entrenamendu saioa hasiko da eta ondotik, lasterketa. Antolatzaileek bi txandatan banatu dute txapelketa, eta 15:00etatik aitzinera bat bertzearen ondotik jokatuko dira.