Traba arkitektonikoak kentzeko dirulaguntza jaso du Lesakako Udalak

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 29a, 17:36

Andra Mari zahar-etxearentzat 29.000 euroko laguntza onartu du Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuak 72.976 euroko laguntza bideratu du Lesakara. Udala eta Andra Mari zahar-etxea dira laguntza jaso dutenak, 43.494 euro eta 29.280 euro, hurrenez hurren. Udalaren kasuan, herrian dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko izanen da. Aipatu lanak egiteko aurrekontua 54.620 eurokoa da eta horren %80a jaso du. Bertzeak bertze, espaloiak beheititzeko, arrapalak egiteko eta Biurrana errekaren gainean pasabideak egiteko erabiliko da.

Andra Mari zahar-etxeak, bere aldetik, 29.280 euro jaso ditu mantenimendu eta ekipamendu lanak egiteko: leiho eta fatxadarako, eraikina barrenetik pintatzeko... Hain zuzen, horretarako onartutako 36.600 euroko aurrekontuaren %80a da Gobernuak emandakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun