Iraileko bigarren igandean ospatuko da Igantziko Mendi Bizikleta ibilaldia

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Hamasei urte baino gazteagokoentzat izen ematea dohainik izanen da, eta bertzeentzat 15 eurokoa

Irailaren 9an ospatuko da Biltoki Elkarteak antolatzen duen Igantziko XVII. Mendi Bizikleta Ibilaldia.Prestatu duten 28kmko ibilbidea Igantziko plazan hasi eta bukatuko da. Han artean lau aldapa nagusi igo beharko dituzte Txirrindulariek, hasita berehala Allineko Bordakoa, 7 bat kilometro egin eta Pagolako Egiara igotzeko aldapa, eta bukaeran Itzaszelaieta eta Planta Bakarrera ailegatzeko aldapak.

Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira, eta horren egiteko epea proba hasi baino ordu erdi bat lehenago bukatuko da, hau da goizeko 10:00etan. Hamasei urte baino gazteagokoentzat parte hartzea dohainik izanen da, eta helduen kasuan aipatu behar da proba bukatzean parte hartzaileek dortsalak itzultzen badituzte 5 euro itzuliko zaizkiela. Segurtasun neurriei dagokionez, kaskoa beharrezkoa izanen da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez gerta daitezken istripuak ez dituzte belaien gain hartuko. Proba bukatuta, maila guzietan garaikurrak banatuko dira, eta ondotik Biltokikoek prestatutako hamaiketakoaz gozatzen ahalko da. Azkenik, nahi dutenentzat antolakuntzak dutxak eta bizikleten garbitzeko tresnak aurreikusiko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun