Barañaingo Lagunak taldeak irabazi du Lesakako III. Nesken Futbol Kopa. Aurtengo edizioan hiru talde besterik ez dira neurtu Lesakako nesken taldeak ezin izan baitzuen parte hartu, Irungo Mariño, Bilboko Athletic B eta Barañaingo Lagunak.
Batzoki elkarteak, udala eta Beti Gazteren laguntzarekin antolatzen duen txapelketa Bizkaitarren eta Gipuzkoarren arteko norgehiagokarekin hasi zen. Partida hasierako emaitzarekin burutu zen, baina penaltietan Jose Luis Altzugarai Zikiro lesakarrak entrenatzen duen Irungo taldearentzat izan zen garaipena. Eguneko bigarren partida Lagunak eta Athletic Bren artekoa izan zen, eta nafarrak nagusitu ziren 1 eta 0. Beraz Lagunak eta Mariñoren arteko partida erabakigarria izanen zen aurtengo txapelduna izendatzeko. Baloiaren jabetza irundarrena izan zen eta markagailuan aitzinean pasatzea lortu zuten, baina Barañaingoek ez zuten etsi, eta azkenean 2 eta 1 nagusitu ziren. Garaipen horrekin joan den urtean kopa irabazi zuen Mariño taldearen lekukoa hartu zuen Lagunakek.
Aipatu bezala aurtengo kopan Lesakako taldeak ezin izan du parte hartu duela gutti arte entrenatzailerik ez baitzuen.