Patxiku Irisarri, Andoni Sarasola eta Iban Maia deklaratzera

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 21a

Hauteskunde kanpainan Lesakan egindako ANVren ekitaldi batean parte hartzeagatik deitu ditu Iruñeko epaitegiak

Asteazkenean, abuztuaren 22an, Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea, Andoni Sarasola eta Iban Maia joan den maiatzeko Lesakako udal hauteskundeetako hautagaiak, ASB eta ANVrentzat hurrenez hurren, deklaratzera deitu ditu Iruñeko epaitegiak.

Hauteskunde kanpainan, maiatzaren 25ean, Lesakan ANVk deitutako ekitaldi batean parte hartzen ari zirela, Guardia Zibila bertan behera utzarazi zieten ilegala zegoela argudiatuz. Ondotik hiru pertsona hauen aurka salaketa jarri zuen Guardia Zibilak, Patxiku Irisarriri hauteskunde delitua leporatuz, eta Andoni Sarasola eta Iban Maiari desordena publikoa eragitea leporatuz. Asteazkenean epaileak hauen bertsioa entzun besterik ez du eginen eta heldu den egunetan erabakiko du epaiketa ireki edo afera bere horretan utzi.

Goizeko 11:30ean kontzentrazioa eginen da epaitegiaren aitzinean demokrazia eskatzeko eta hiru lagun hauei elkartasuna adierazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun