Berako Idoia parajean San Huberto modalitateko, zakurrekin tiro lehiaketa egin zen. Nafarroako ehiza federazioa izan zen antolatzailea eta Berako udalaren eta Berako ehiza eta arrantza elkartearen laguntza jaso zuen.
Federazioko teknikariek lehiaketa egiteko hautatu zuten parajea epaile eta parte hartzaileen gustukoa izan zen, zakurrek bere lana bikain osatzen baitzuten eta gainera, zaletu eta epaileek ikuspegi osoa baitzuten.
Parte hartzaileen artean Billabonako Modesta Iraola, Espainiako egungo txapelduna eta Juanan Prieto herritarra zeuden.
Irabazlea Ikaztegietako Luis Maiz izan zen eta bigarren sailkatua Elgoibarko La Union elkarteko Txomin Rogel.
Behin froga amaituta, federazioko kideek eta epaileek Berako ehiza eta arrantza elkarteko kideei jakin arazi zieten parajea aproposa izan daitekeela zakurren erakustaldiko Nafarroako txapelketarako. Juantxo Otamendi buru duen elkarteak jakin erazi zien prest daudela Beran ospatuko diren txapelketa eta lehiaketetan federazioari laguntzeko, baina hori bai, behar den bezala prestatzeko nahiko denbora emanda.