Bortzirietako mankomunitateak deialdia luzatu du

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 14a, 12:59

Deialdian autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programarako gizarte langilea, oposizio-lehiaketa bidez, kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian hartzeko egin da.
Orain izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea erabaki du Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko presidenteak.
Onartuak:
Erkuden Aldaz Arroyo
Mirian Errandonea Ordoki
Ainhoa Escudero Odriozola
Ana Mari Indaburu Irazoki
Itziar Iguzkiagirre Urtxegi
Irantzu Izeta Arratxe
Aitziber Mindegia Ugarte
Ainhoa Miura Ariztia
Igor Portu Juanena
Alizia Sagaseta Irigoien
Maite Urroz Teiletxea
Baztertuak: inor ere ez
Behin-behineko zerrenda hau Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu da eta hamar eguneko epearen barrenan izangaiek erreklamazioak egin ditzakete.

Bestalde, Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko juntak, 2007ko uztailaren 30ean egindako bilkuran gizarte langile bat harrera eta orientabide sozialerako programarako lan eskaintza publikoa egitea.
Lan kontratudun finkoa izango da eta lehiaketa oposizioa bidez egingo da. Baldintzen artean euskara jakitea dago, Bortzirietako euskara mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Azkenik, Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateak famili langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia egin zuen ekainaren 29an. Horren arabera, izangai onartu eta baztertuen zerrenda onetsi da.
Onartuak:
Maria Pilar Fagoaga Yanci
Francisca Ramona Ordoki Ubiria
Baztrtuak: inor ere ez
Behin-behineko zerrenda hau Nafarroako aldizkari ofizialean argitara eman da eta hamar egun balioduneko epearen barrenean izangaiek erreklamazioak egin ditzakete, eta halakorik balitz, zuzendu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun