Jaibusa Arantza eta Etxalarko bestetan

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 13a, 15:34

Agenda 21ean agertu ziren gai garrantzitsuenetako bat mugikortasunarena izan zen. Bortzirietan premia larria dago, ez baitago herri guztietara iristen den garraio publikorik. Bestetan gazteek alkohola edan ezkero autoa ez hartzeko gan-torri autobusa martxan jarri zuen duela zenbait urte. Ekimen hau arrakastatsua izan da eta Bortzirietan ere bide beretik jarraitu dute. Aurten San Fermin bestetarako antolatu zen lehen aldiz, eta jendearen erantzuna ikusirik, Bortzirietako gainerako herrietan gauza bera egin dute.
Lesaka eta Berako besten ondotik, Arantza eta Etxalarko Andre Mari bestak heldu dira.

Ostirala eta larunbatean jarriko da jai-bus autobusa.

Irteera ordutegia honakoa izango da:
Berako Toki-Onako aparkalekutik 20:45ean atera, Lesakako suhiltzaileen parkean 21:00etan egongo da Etxalarrera 21:15ean iristeko. Igantziko Bi-biden 21:30ean egongo da eta Arantzako aparkalekuan 21:45ean.
Bigarren autobus bat 23:15ean aterako da Berako Toki-Onatik, 23:30ean Lesakako suhiltzaileen parkean geratuko da eta Etxalarko Landaburura 23.45ean iritsiko da. Igantziko Bi-biden 00:00etan geratuko da, eta Arantzako aparkalekura 00:15ean iritsiko da.
Etxalartik beste autobus bat aterako da goizeko 2:30ean. Igantzin 2:45ean egongo da eta Arantzan 3:00etan.
Eta joaneko azken autobusari dagokionez, Berako Agerran egongo da 5:30ean, Lesakako suhiltzaileen parkean 5:45ean, Etxalarren 6:00etan, Igantzin 6:15ean eta Arantzan 6:30ean.

Itzulerarako beste 4 ordutegi ezberdin badira. 21:45ean Arantzako aparkalekutik aterako da, Igantzin 22:00etan egongo da, Etxalarren 22:15ean, Lesakan 22:30ean eta Beran 22:45ean.
Bigarrena 00:15ean aterako da Arantzatik, 00:30ean Igantzin egongo da eta 00:45ean Etxalarren.
Hirugarrena 3:00etan aterako da Arantzatik, 3:15ean geldialdia egingo du Igantzin, 3:30ean Lesakan eta 4:00etan Berara iritsiko da.
Azken autobusa goizeko 6:30ean aterako da Arantzako aparkalekutik. 6:45ean iritsiko da Igantzira, 7:00etan Etxalarrera, 7:15ean Lesakara eta 7:30ean Berara.

Jaibusaren prezioa 2 eurokoa izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun