Arantzako bestak asteartean hasiko dira

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 13a

Besten hasiera baino lehen, arratsaldeko 20:00etan patata tortila lehiaketa egingo da. 20:30ean suziria herriko etxetik. Ondotik, presoen aldeko brindisa eta herriko dantzarien emanaldia. Gauez dantzaldia Mikel Salaberrirekin.

Asteazkena, besten egun handia ospatuko da. Goizeko 10:00etan argi soinuak izango dira herriko musikariekin. 11:30ean meza nagusia. 12:30ean herriko dantzarien emanaldia. Arratsaldez afizionatuen arteko pilota partidak:
Mitxelena-Sagaseta
Narbarte-Madariaga
Elurbe-Elizalde
Pikabea-Mitxelena
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Egan taldearekin.

Ostegunean haurren eguna ospatuko da. 10:00etan argi soinuak herriko musikariekin. 11:00etatik 14:00etara gaztelu puzgarriak eta haurrentzako jokoak. 17:30ean merendua eta opariak. 18:30ean Gorriti eta bere animalien ikuskizuna. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gaubela taldearekin.

Ostiralean 10:00etan argi soinuak izango dira herriko musikariekin. 12:00etan herriko gazteen arteko herri kirol desafioa. 18:30ean bertso saioa Xabier Silveira, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Mikel Salaberrirekin.

Larunbata izango da besten azken eguna. Goizeko 10:00etan argi soinuak herriko musikariekin. 11:00etan Ekaitza elkarteak antolatutako pilota partidak. 14:30ean herri bazkaria herriko eskolan. 19:00etan sagardo besta. Arratsaldez eta gauez dantzaldia trikitixa talde baten eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun