Berako udalak gutunazal itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarriko du oihan aprobetxamendu hau:
Ibardin eta Gaztelun intsignis pinua.
Lote ezberdinak dira, Ibardinen, 1.998 arbol, 4.348 metro kubiko zur, 437 enbor txiki eta denetara 223.190 euroko balioa duena. Enkantean %10eko merkatzea eginen denez, bukaerako prezioa 206.392,50 eurokoa izanen da.
Ibardinen,226 zuhaitz, 302 metro kubiko zur egiten duena, 29 enbor txiki eta hasierako prezioa 6.135 eurokoa izanik.
Ibardinen 2.224 zuhaitz, 4.650 metro kubiko zur, 466 enbor txiki eta 229.325 euroko prezioan ateratzen dena.
Gaztelun 1.638 zuhaitz, 2.281 metro kubiko zur, 298 enbor txiko dituena eta 96.785 eurotan saltzen dena.
Gaztelun, 3.682 zuhaitz, 6.931 metro kubiko zur, 764 enbor txiki dituena eta 326.110 eurotan saltzen dena.
Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira hamabost laneguneko epean, eguerdiko 13:30ak baino lehen. Azken hau larunbatarekin suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da aipatutako epea.
Baldintza teknikoak eta klausula administratiboen agiria udal idazkaritzan, 012 zerbitzuan eta www.berakoudala.net web orrian ikusgai egongo dira.