Beran bestaz gain, kirolak ere tarte handi bat hartu du. Larunbatean 20. igeriketa txapelketa ospatu zen udal igerilekuetan. Eskualde osoko herrietatik etorritako 30 gaztek hartu zuten parte.
Kategoria ezberdinak izan ziren adinaren eta modalitatearen arabera, hau da, australiarra, krol edo bular igeriketa.
Gure Txokoa elkartea izan zen antolatzailea eta sari banaketarako ekitaldiaz Haritz Perez arduratu zen.
Bular igeriketa modalitatean irabazleak hauek izan ziren: Leire Olaziregi, Sara Alberdi, Jone Urriza, Andoni Rodrigez eta Manex Zapirain.
Krol modalitatean honako hauek: Ainhoa Aguilar, Sara Alberdi, Andoni Rodriguez eta Harri Maritorena.
Gainerako kategorietan hauek suertatu ziren garaile: Olaia Zabaleta, Irantzu eta Maddi Mikelarena.
Eguraldia bikaina zen putzuan sartzeko, larunbata, uda honetako egunik beroena izan baitzen. Hortaz, bustita egoteko primerakoa, baina ez hainbeste txirrinduan lehiatzeko. Dena den, larunbatean ere kadete mailako txirrindua froga antolatuta zegoen besten barne. 40 gaztek 40 kilometro inguruko ibilbidea osatu behar izan zuten.
Bataz bertze parte hartzaileek 38,21 kilometro orduko bataz bertzeko abiaduran egin zuten froga.
Garailea Cafenasa taldeko Sergio Rodriguez izan zen eta ondotik helmugan sartu ziren Uscal taldeko Asier Erbiti, Intersport taldeko Josu Urriza eta Astiarraga taldeko Gorka Albeniz.
Froga honetan debuta egin zuten Igantziko 3 txirrindularik: Iker Sein, Aitor Begino eta Beñat Txoperenak. Biltoki taldearekin aritzen dira hirurak eta froga postu honetan akitu zuten: Iker Begino 12. postuan, Beñat Txoperena 13. eta Aitor Begino 28.