Euskal Jai Alaik udako lanarekin jarraitzen du eta heldu den astebururako bi jaialdi prestatu ditu, bata Otsagin eta bestea Beran.
Nafarroa bisitatzera datorren turista eta bidaiarientzako kultura hedapenerako programa da Kultur. Nafarroako arte eta tradizio adierazpenen lagin bat da: musika, arte plastikoak, dantza, herri kirolak, eskulangintza, antzerkia…
Hirugarren urtez, zesta puntako jaialdi bat antolatuko da Nafarroako Gobernuko kultura eta turismo departamentuaren eskutik. Otsagin izanen da jaialdia larunbatean arratsaldeko 19:30ean. Parte hartuko duten pilotariak hauek izango dira: Txelis II, Alonso, Aldekoa, Onaindia, Txumari eta Iturrino II.
Berako bestak direla eta. Zesta punta jaialdi bat antolatu du Euskal Jai Alaik. Igandean udal pilotalekuan arratsaldeko 18:00etan singels moduko 4 kiniela jokatuko dira. Honako pilotariek parte hartuko dute: Iturrino, Txelis I, Alonso, Mantas, Aldekoa, Onaindia eta Txumarik. Hortaz, Nafarroako 3 pilotari, iparraldeko bi eta bizkaitar bat izango dira Beran antolatutako jaialdian.
Sarrera doan izanen da eta apustu jokoak egingo dira eta zesta punta hastapeneko tailer bat ere antolatu da behin jaialdia bukatu eta gero.