Berako turismo bulegoa uda honetan ere zabalik

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 1a

Uztaileko hilabetea bukatu da eta turismoari dagokionez badira datuak argitara emateko.
Baina lehenik aipa dezagun Berako turismo bulegoa Aste Santuan eta udan zabaltzen dela. Aste Santuan 2 astez egoten da zabalik eta udan 3 hilabetez.
Aste Santuan egunero egoten da irekia eta udan igande arratsaldean eta astelehenetan itxita. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara da ordutegia.

Uztailean 879 pertsona pasa ziren turismo bulegotik. Iaz baino jende guttiago hurbildu da, aurten uztaila lasaiago izan da eta nabaritu da azken astean mogimendua hasi dela.

Jendeak hainbat gauza eskatzen ditu, hala nola: Berako planoa, Itzea etxearen ordutegia (nahiz eta ez dagoen jendearentzat zabalik), Larhun, leize eta Bertizko informazioa…

Uztailean Gipuzkoa eta Bizkaiko turistak izan dira gehienbat bulegotik pasa direnak, baina Madril eta Kataluniatik ere hurbildu dira.
Frantziako bisitariek ere gure eskualdea ezagutu nahi izaten dute. Baina badira toki exotikoetatik etortzen direnak ere. Aurten bulegora Japoniarrak ere bertaratu dira.

Hizkuntza ez da arazoa izaten komunikatzeko orduan eta normalki gaztelera, frantsesa edo ingelesa erabiltzen dira.
Bestetan ere turistak hurbiltzen dira eta ohiko informazioaz gain, bestetako programa ere eskatzen dute.
Bestetan ohiko ordutegia mantenduko du, baina San Esteban egunean itxita egonen da.
Gure eskualdean Elizondon, Bertizen, Donezteben eta Beran daude turismo bulegoak. Bertizkoa zabalik egoten da urte osoan eta Elizondo, Doneztebe eta Berako, Aste Santu eta udan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun