Pasa den asteburuan besten atarikoa izan da Beran. Larunbatean 4x4 autoen ikuskizuna izan zen Basati taldeak antolatuta, Alzate plazan Nafarroako Herriz herri txapelketako lehenengo jardunaldia egin zen Gure Txokoa elkartea eta Nafarroako herri kirol federazioak antolatuta eta gauen, Los pendientes de la reina taldearen emanaldia izan zen.
Asteazkenean, aldiz, Imanol Zubieta futbito txapelketaren finala eta 3. eta 4. posturako partidak jokatu dira eta gauean afaria eta sari banaketa egingo da.
Dena den, besten suziria ostegunean jaurtiko da. Eguerdiko 12:00etan Herriko etxetik altxaferua botako dute Manttale mendi lasterketa taldeko kideek eta ezkil jotzea izanen da. Aldi berean ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik, erraldoiak eta buru handiak karrikaz-karrika ibiliko dira Beti Alai txarangak eta Ezpelur gaitariek lagunduta. 17:00etan Beti-Alai txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan kukaña Illekuetan, Beti-Alai txarangak alaiturik. 19:00etan Berako txistularien kalejira Illekuetatik San Esteban elizaraino. 20:00etan Gure Txokoa dantza taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan. 00:00etan dantzaldia Patxi Perezekin.
Ostirala Berako besten egun handia ospatzen da, izan ere, Esteban donearen eguna baita. 9:30ean herriko txistulariek argi soinua joko dute. Ezpelur gaitariek herrian barna dianak joko dituzte. 10:30ean udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko da, Esteban donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den meza nagusia aditzera. Meza ondotik Gure Txokoa dantza taldeko kideek Berako makil dantzak eta borbon dantza eskainiko dute. Gero Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek kantatuko dute. 17:00etan Ezpelur gaitariek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan Gure Txokoa dantza taldeak Berako aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko plazan. Gero bandaren kontzertua izanen da. 19:30ean Iratsa taldearekin dantzaldia Altzateko plazan. 20:00etan euskal errepresaliatu politikoekiko elkartasun kalejira Mukixu zubitik Altzatera. 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan. 00:00etan su artifizialak Matzada futbol zelaitik piroteknia Zaragozanaren eskutik. 00.00etan dantzaldia Irats taldearekin Altzateko plazan.
Larunbatean 9:00etan Irats taldeko trikitilariak Dornakun ibiliko dira eta Ezpelur gaitariak Zalain auzoan. 11:00etan kadeteentzat VI. Txirrindula saria Gure Txokoa elkarteak antolaturik. 11:30ean Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XX. Igeriketa txapelketa Gure Txokoa elkarteak antolaturik. 13:00etan kukaña. 16:00etan plater tiroketa foso modalitatean Berako ehiza eta arrantza elkarteak antolaturik. 17:00etan haurrentzako poniak Illekuetan. 18:00etan Irats taldeko trikitilariek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan pilota partidak. Hasiera batean Frontis enpresako pilotarien arteko 2 partida zeuden iragarrita, baina azkenean esku pilotako partida bat eta erremonteko beste bat jokatuko dira. Esku pilotan, Nagore eta Gorriti, Aritz Lasa eta Arretxeren aurka ariko dira eta erremontean, Urriza eta Urrutia, Uterga eta San Miguelen aurka. 18:00etan haurrentzako Mamu txikiak izeneko kale ikuskizuna Oihulari Klown taldearen eskutik Altzate plazan. Ondotik, haurrentzako apar besta eta trikitilariak. 19:30ean migattuak Herriko Etxeko plazan. 20:00etan bertso poteoa Irats taldeko trikitilari eta Maialen Lujanbio, Etxabe eta Julen Zelaietarekin Errekaldetik hasita. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaitariekin Altzateko karrikan eta 00:00etan dantzaldia Altzateko plazan Triki Ta Ke taldearekin.
Igandean goizeko 9:00etan Irats taldeko trikitilariak Suspelan ariko dira eta Ezpelur gaitariak Kaule auzoan. 10:30ean herriko pilotarien pilota partidak Gure Txokoa elkarteak antolatuta. 11:00etatik 13:30era puzgarriak kiroldegiaren aitzinean. 12:30ean erraldoiak eta buru handiak Ezpelur gaitarien laguntzarekin Agerran ibiliko dira. 13:00etan kukaña Illekuetan. 16:30ean haurrentzako herri kirolak Zurgai herri kirol taldearen ezkutik. 17:00etan Beti-Alai txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan kukaña Illekuetan. 19:00etan kalejira Mac.Jeara´s taldearekin Illekuetatik hasita. 19:30ean migattuak Herriko Etxeko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaitariekin Altzateko plazan. Ondotik suzko zezena aterako da Altzateko karrikan. 00:00etan dantzaldia Altzateko plazan Pasai Donibaneko Naizroxa, Bartzelonako Tabula eta Berako Himen taldeekin.
Astelehenean Irats taldeko trikitilariak eta Ezpelur gaitariak Garaitarreta eta Suspel ttiki auzoetan ibiliko dira. 10:30ean plater tiroketa ehiza ibilaldia modalitatean beratarrentzat Berako ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta. Ondotik txistor jatea izanen da denontzat. 12:00etan migattuak. 12:00etan erraldoi eta buruhandiak Altzatetik Herriko Etxera joanen dira Beti-Alai txarangak lagunduta. 14:30ean herri bazkaria Altzateko frontoian. Berako bestetako batzordeak bazkaria bertan behera uztea planteatu du egun horretarako beharrezko bolondres kopuruak ez duelako izenik eman. Kultura batzordeak duela zenbait aste deialdia egin zuen 60 pertsonen laguntza eskatuz egun horretan bazkaria antolatzeko. Baina momentuan 40 behar dira. Hau dela eta, antolakuntzak jakin erazi du ostegunerako 40 lagunen kopuru hori ez bada biltzen, behin betikoz bertan behera geratuko dela. Iaz 400 pertsonek parte hartu zuten herri bazkarian eta errekorra ezarri zen. Baina halako jendetza artatzeko jende kopuru handi bat eta azpiegitura aldetik antolaketa on bat beharrezkoa da. Zentzu honetan bolondresek lan hauek egin beharko dituzte: entsaladak egin, mahaiak eta aulkiak jarri eta janari eta edariak zerbitzatu.
17:00etan Ezpelur gaitariek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan apar besta Altzateko karrikan. Ondotik kukaña Illekuetan. 19:00etan kale animazioa ijito musika egiten duen Krono taldearekin, Illekuetatik Errekaldera.
21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaitariekin Altzateko karrikan eta suzko zezena Altzate karrikan. 00:00etan dantzaldia Jalisko band taldearekin Altzateko plazan.
Herriko etxeak eta herriko ostatuek elkarrekin komunikatu bat plazaratu nahi izan dute herriko bestetan ahal den neurrian bake eta lasaitasunean ospa daitezen antolatuta dauden ekintza guztiak.
Bertzalde, Berako bestetarako jaibusa izanen da ostirala eta larunbatean.
2 irteera ordu izanen dira:
21:00etan Lesakako suhiltzaileen parketik Berara, 21:45ean Arantzako aparkalekutik, 22:00ean Igantziko Bi-bidetik eta Etxalarko Landaburuatik 22:15ean Berara 22:30ean iristeko.
Gaueko 23:45ean aterako da bigarren autobusa Lesakatik Berara 00:00etan iristeko. 00:30ean Arantzatik, 00:45ean Igantzitik eta 1:00etan Etxalartik, 1:15ean Berara iristeko.
2 itzulera ordu izanen dira.
Berako Euskaldunatik goizeko 3.30ean Lesakara 3.45ean iristeko eta goizeko 6:30ean Lesakara 6:45ean iristeko.
Beratik Etxalar, Igantzi eta Arantza aldera goizeko 4:00etan eta 7:00etan aterako da.
Joan etorrirako jaibusa 2 euro kosta da.