Ikastaro hauek clown antzerki ekitaldian murgiltzea eskaintzen dute. Hiru mailatan banatu da hastapen ziklo oso eta progresibo baten adierazpena delako. Ikastarook Berako Alkeberea landetxean izanen dira.
Abuztuaren 12tik 18ra izanen den Mugabeclowneko 2. mailako sakontzeko ikastaroan 2 leku libre daude eta 22tik 26ra izanen den Mugabeclowneko 3. mailako ikastaroan, sortze laneko bideak zabaltzen, 2 leku libre daude.
Ramon Albisturrek bideratuko du animazio lana. 45 orduko ikastaroak izango dira hiru maila ezberdinekin. Ikastaroa 360 euro kosta da eta 6 gau eta mantenu osoa 260 euro gehiago kosta da.
Izen ematea 948-631162 telefonoan, Uhartean 61 p.k. Bera eta mugabeclownuhartean.com edo www.uhartean.com web orrietan.