Euskal futbol kanpusak, Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Lesakako udalak, euskal futbol kanpusa antolatu dute.
Lehenengo txanda ekainaren 24tik 30era egin zen. Bigarrena uztailaren 22an hasi eta 28an akituko da, hurrengoa, 29tik abuztuaren 4ra, 4. txanda abuztuaren 5etik 11era eta azkena abuztuaren 12tik 18ra.
Txanda guztietan 50 euroko haur kopurua ezarri dute antolatzaileek eta azkenekoan izan ezik, oraindik 32 leku geratzen direla, gainerakoak beteta daude.
Parte hartzaileek Lesakako Txakainlo aterpean hartuko dute ostatu eta 298 euro ordaindu dute.Dena den, “cuenta en marcha” izeneko titularrek 284 ordaindu dute.
Euskal futbol kanpuseko jarduera nagusienarekin hasten da eguna, futbolerako praktikarako beharrezkoa den konpetentzia garatzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin.
Lesakako Mastegi futbol zelaian 4 taldetan banatzen dira, hauetako bakoitza tekniko baten ardurapean. Gazteen ulermen eta interpretazio gaitasuna garatzeko behartzen duten futbol jarduerak proposatzen dira saioetan. Asmo horretan, futbolaren ezaugarri nagusienak mantentzen eta konbinatzen dituzten jarduerak diseinatu eta aukeratuko dira. Modu honetan, ikaskuntza aberasgarriagoa ahalbidetzen da. Hortaz, partiduez gain, bertze ekintza batzuk egiten dira, eta joko eta jolasak futbolarekin lotzen dira.
Gainera, saioei trebetasuna eta abilezi jarduera motibagarriekin akabera.
Arratsaldeetan Lesakako ingurunea baliatzen dute eta jarduera osagarri eta aberasgarriak antolatzen dituzte: euskal pilota, txangoak naturan, herri-kirolak…
Begiraleak denetara 8-10 dira eta guztiek IBEF ikasketak eginak dituzte.
Ikasleak normalki ikastolan berean egindako taldeetatik heldu dira. Haur eta gurasoen nahia ase asmoz parte hartzen dute kanpusean.
Nahiz eta 7-12 urte arteko haurrentzat bideratuta egon, gehienbat 8 eta 9 urtekoek parte hartzen dute.
Izen emateko epea zabaldu bezain laister betetzen dira txandak, hortaz, erran daiteke guztiz arrakastatsua dela. Soilik abuztuko azken txandarako zenbait leku geratzen dira.