XVI. Miguel Indurain txirrindula martxa jokatu da

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 30a

Igandean Beran XVI. Miguel Indurain zikloturista martxa jokatu zen. 1.800 parte hartzaile inguruk izena eman zuten eta ohorezko gonbidatu izan ziren Miguel Indurain eta Euskaltel-Euskadi taldeko Jon Bru beratarra.

Beratarra txirrindula elkartea da froga honen antolatzailea eta urtero moduan, bi ibilbide prestatu zituen. Luzeenak 186 kilometro zituen eta 526 txirrindularik osatu zuten. Laburrenak 113 kilometro proposatzen zituen eta denetara 1.257 txirrindularik egin zuten.

Iazko parte hartzearekin alderatuz, erran daiteke 400 lagun gehiagok izena eman zutela. Antolakuntzak bi berrikuntza proposatu zituen aurten. Batetik, ibilbide berriak prestatu ziren eta bada arazo larririk gertatzen, hauek izango dira behin betirako zehaztuak geratuko direnak.
Bertze urteetakoak baino motzagoak izan dira, eta hala, luzea 20 kilometrotan laburtu da, eta motza, 33tan. Bertzalde, aurten web orrian izena emateko aukera bultzatu nahi izan dute.

Miguel Indurain eta Jon Bruk zinta mozteko ekitaldi protokolarioa osatu zuten goizeko 8:30ean. Ibilbide luzea egin behar zuten txirrindulariekin irteera egin eta berriz ere itzuli ziren, goizeko 9:30ean gauza bera egin baitzuten ibilbide laburra osatu behar zutenekin. Bi kirolariek frogan parte hartu zuten eta adibidez, 113 kilometroak 3 ordu eta 20 minututan egin zituen Migel Indurainek.Nahiz eta txirrindula martxa izan, helmugara iristen diren lehenengo 50 ziklistek lehia izaten dute.

Ibilbide osoan zehar jan edariak banatzeko tokiak jarri zituen Beratarra txirrindula elkarteak: Belate, Orokieta eta Artesiagan. Denetara 5.000 barrita energetiko, 60 kilo menbrilo eta gailetak eta 5.000 litro ur banatu ziren bertzeak bertze.
Gainera lasterketa bukatu zenean parte hartzaile guztiek hestekiak eta espagetiaz osaturiko luntxa dastatu ahal izan zuten.
Horrez gain, lortutako postua eta denbora agertzen zuen diploma ere etxera eraman zuten. Guzti hau kronometraje sistema baten bidez egin ahal izan zen. Ziklistak txip moduko bat eramaten du eta helmugara iristean automatikoki egindako denbora markatzen da eta GPRS sistema bidez ordenagailu batera bidaltzen da eta marka erregistratzen da.
Sailkapena honela geratu zen:
IBILBIDE MOTZA
18-34 URTE ARTEKO EMAKUMEAK
1. Dina Mendikute 3:23:30
2. Ainhoa Santos 3:46:34
3. Irati Olalde 3:50:40
4. Estibalitz Goienetxe 3:58:59
5. Amaia Luquin 4:08
34 URTETIK GORAKO EMAKUMEAK
1. Irene Ballerin 3:19:43
2. Rosa Tena 3:41:33
3. Edurne Irureta 4:09:18
4. Isabel Armendariz 4:09:18
5. Idoia Munarriz 4:19:56
18-24 URTE ARTEKO GIZONEZKOAK
1. Imanol Iza 3:02:32
2. Ricardo Franco 3:14:32
3. Mikel Lopez 3:14:33
4. Jorge Sanz 3:14:34
5. Jon Izkardo 3:14:34
25-34 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Miguel Garcia Acosta 3:01:42
2. Peio Ugalde 3:01:45
3. Jon Maritxalar 3:02:32
4. David Urbieta 3:02:32
5. Daniel 3:02:32
35-44 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Oscar Negrete 3:01:41
2. Francisco Javier Ruiz 3:02:30
3. Aitor Igoa lesakarra 3:02:31
4. Mario Peru 3:02:32
5. Juan Argudo 3:02:32
Jon Maritxalar sunbildarra ibilbide laburreko sailkapen nagusian, 6. postuan geratu zen 3 ordu, 2 minutu eta 32 segundoko denborarekin.
45-54 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Felix Corres 3:02:32
2. Julio Noain 3:02:37
3. Francisco Javier Lozano 3:11:36
4. Jose Joaquin Navascues 3:11:38
5. Juan Argudo 3:14:32
55-64 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Luciano Mitxelena 3:14:33
2. Manuel Martinez 3:14:37
3. Christian D´Armagnac 3:23:35
4. Javier Zuzaia 3:28:30
5. Fernando Arostegi 3:28:32
IBILBIDE LUZEA
18-34 URTE ARTEKO EMAKUMEAK
1. Ana Yunta 6:19:01
2. Nuria Gonzalez 7:43:08
34 URTETIK GORAKO EMAKUMEAK
1. Virginia Lotina 6:19:04
2. Maria Feliz Bengoa 7:43:10
3. Paula Gonzalez 7:59:04
18-24 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Ugai Artola 5:11:11
2. Jon Cebelio 5:34:58
3. Xabier Sadalupe 5:43:42
25-34 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Iñaki Martiarena 5:19:45
2. Alfredo Sanz 5:30:08
3. Patxi Uriza 5:32:33
34-45 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Mikel Azparen 5:10
2. Iban Saturde 5:17:58
3. Carlos Pacios 5.19:45
46-54 URTE ARTEKO GIZONAK
1. Fernando Arranz 5:43:40
2. Javier Gamia 5:44:40
3. Francisco Lajusticia 5:52:22
55-65 URTE ARTEKO GIZONAK
1.Ricardo Astigarraga 5:55:27
Frogak iraun zuen bitartean, gurutze gorriak zenbait istripu artatu zituen eta 3 zikloturista Irungo Bidasoa ospitalera eraman behar izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun