Larunbatean izanen dira Banartako bestak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 27a

12:00etan txupinazoa botako dute Linddurenborda sagardotegian

Besta eguna izanen dute larunbat hau Banartan. Egunari hasiera emateko, 12:00etan txupinazoa botako dute Linddurenborda sagardotegian, eta ondotik 12:30ean Toka Txapelketa jokatuko da. 13:30ean bertso saioa izanen da, eta 14:30ean bazkaria trikitilari eta bertsolariekin. Bazkalondoan ere izanen da ekitaldirik: alde batetik, txinga txapelketa jokatuko da, eta erromeria segidan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun