Larunbat honetan jokatuko da Arantzako frontenis txapelketako finala

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 27a

Partidaren ondotik, afaria eginen da Ekaitza elkartean, eta gero kontzertua

Maiatzaren 19az geroztik herriko 14 bikote frontenis txapelketan parte hartzen aritu dira, eta azkenean ailegatu da finaleko eguna ere, larunbat hau izanen da. Finalean arituko direnak, batetik, Juanjo Altzuri eta Jabiertxo Iparragirre, eta bertzetik, Borja Iturria eta Eneko Ordoki izanen dira. Partidaren ondotik, afaria eginen da Ekaitza elkartean, eta egunari behar bezalako akabera emateko kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun