Berako IV. Auto Trial Txapelketa larunbatean jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik aitzinera Etxeberrien Bordan, Ibardingo bideko 5. kilometroan. Aurtengo edizioan 32 autok parte hartuko dute, gehienak Euskal Herrikoak, baina Errioxa eta Frantziatik etorritako bakar batzuk ere arituko dira. Gure eskualdeari dagokionez, 8 izanen dira parte hartuko dutenak, Etxalartik, Xabier Leiza, Joseba Danborriena eta Xabier Galarregi, Beratik Xuper Ordoki eta Jon Almandoz, Doneztebetik, Alberto Arneda eta Iñaki Errandonea, eta Elizondotik Unai plaza. Txapelketa 5 edo 6 zonatan banatuko da, antolatzaileek ez dute oraindik zehaztu.