Bertze urte batez Arantzako Aterpean AEKko barnetegien lasterkaldia hasia da. Ia hilabete igaro den honetan, bizpahiru talde izan dira, gehienak 15 laguneko taldeak, baina aste batez Bartzelona eta Madril aldeko euskaltegietako ordezkariekin osatutako 25 laguneko taldea ere izan da. Hurrengo hilabetean, bataz bertze 30 laguneko bi talde izanen dira. Aterpean betiko zerbitzuak eskaintzen dira eta eskolan klaseak izaten dituzte, teorian nahiz praktikan euskaraz aritzeko leku paregabea.