Bestetarako bizpahiru aste gelditzen dira, prestaketetan egitaraurako zenbait ekitaldi antolatu nahi dira eta herritarrak horretan ari dira. Besta bezperan nahiz Amarbirjin Egunean dantza saioak aitzinera eramateko, gaztetxoak zein helduxeagoak entsaioetan ari dira.
Bertzalde, herri kirol saio bat ere egin nahi da, eta parte hartu nahi duenak, badaki! Gogo haundia badago, batez ere gazteen artean, erakustaldi bat egiteko animatzeko deia egin da.