Udal ordezkariek hurrengo lau urteetarako karguak banatu dituzte

Nerea ALTZURI 2007ko uztailaren 23a

Batzordeetan parte hartu nahi duenak udal ordezkariei erran beharko die TTIPI TTAPA

Plenoak hilabeteko lehendabiziko asteazken ilunabarretan izanen dira

Udal berria gogoz hasi da lanean. Orain arte, joan den ekainaren 16an kargu hartze ekitaldia egin zenetik, bilerak izan dituzte, eta tartean lan banaketaren berri ere jaso dugu. Beraz, alkate eta zinegotzien arduren berri emanen dizuegu. Nolanahi ere, Udaletik kanpo herritarren taldeak edo batzordeak osatu dira, eta parte hartu nahi duenak alkaterari edo zinegotziei abisatu bertzerik ez du. Horrelaxe gelditu dira, beraz, udaletxeko ardurak: Arantza Aitzineratik Ainara Maia alkateak Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Ekonomia eta Gizarte Zerbitzuko arloak gidatuko ditu; Jaime Iturria zinegotziak Hirigintza, Ura eta Obra Publikoak; Aitor Telletxeak Kirola, eskola, frontoia eta Kulturako ardurak izanen ditu, eta Ainara Amorosek Mendia, Zabor eta Osasun esparruak.

EAJ-PNVko Vicente Arozena Hirigintza, Gizarte Zerbitzuak, Ekonomia eta Osasun arloan ariko da. Francisco Javier Taberna Mendia eta Zabor arloetan, eta Julio Lukanbio Kirol eta Kultur esparruetan.

Bertzalde, udalbatzarrak edo plenoak hilabeteko lehendabiziko asteazken ilunabarretan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun