Herrian egin beharreko hainbat saneamendu lanetarako proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 7an akautuko da. Honela, Aceralia parean, Onin errekaren ezkerraldean (141.524,46 euroko aurrekontua) eta eskuinaldean (153.509,57 euro) egin beharreko saneamendu lanak; Nabaz auzokoak (216.590,06 euro); Onin errekaren eskuinaldean Antoiu karrikan egin beharrekoak (110.320,24 euro) eta Otsango hegoaldeko maldakoak (214.597,48 euro) emanen dira. Proposamenak aurkezterakoan aurrekontu hauei BEZa gehituko zaie.