Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatutako irakurketa sustatzeko sarietan Irain ikastetxe publikoak bigarren saria lortu du. Sari honekin ikastetxe honek haurren irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin liburutegian egiten duen lana azpimarratu nahi da. Irain eskolak lau urte darama irakurketa bultzatzeko proiektua eraikitzen. Orain proiektu hori bera Madrilgo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan aurkeztu da.