Eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere, giro ederrean joan ziren Sanferminak. Ortziral eta larunbat gaueko jendetzaren ondotik, lasaiagoak eta herrikoiagoak izan ziren igandetik asteartera. Sanfermin egunean ohiko ibilaldiak egin zituzten dantzari eta agintariek (ANVko bi zinegotziek, bandera espainola ahoa estaliz zutela). Ekitaldirik hunkigarriena, peñen egunean egin zen. Latsaga peñakoek, ezbeharretan hildako lau kideak (Jon Apezetxea, Xabi Txoperena, Unai Etxepare eta Xabi Saralegi) gogoratu zituzten. Xaturetxearen pareko zuhaitz batean plaka paratu, lore eskaintza egin, aurreskua dantzatu eta bertsoak kantatu zituzten.