Iñaki Irazokirentzat izan da erregulartasunaren saria

Utzitako argazkiak 2007ko uztailaren 23a

Joxe Mari Telletxea TTIPI TTAPA

2007-2008 denboraldiko Gure Txokoako Lehen mailako Erregionaleko erregulartasunaren saria Iñaki Irazokik eraman du —ezkerreko argazkian—. Lehen ere jasoa zuen sari hau, baita golegilearena ere. Baina oraingoan, azken hau Unai Otazo etxalartarrarentzako izan da —eskuinekoan—. Union Txiki taldeari irabazita, lortu zuen Gure Txokoak, azken momentuan, mailari eustea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun