Udalak, Nafarroako Gobernuko Turismo Sailak, Cederna-Garalurrek eta Leader+ Programak antolatuta, udan Berako karriketan barrena bisita gidatuak egiteko aukera izanen da. Liluratura izeneko ekimen honek bidaia literario bat eskaintzen du, eta hala, karriketan barna aktore ezberdinek Berako istorio eta kontu bereziak kontatuko dizkiete bisitariei. Ibilbidea elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz. Joan den uztailaren 12an hasi eta abuztuaren 30era arte, Herriko Etxeko Plazatik abiatuta, ortzegunero eginen dira 11:30ean eta 17:30ean. Sarrerak bi euroren truke eskura daitezke. Argibide gehiago Turismo bulegoan.