Berako udalak Liluratura antolatu du

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 19a

TTIPI TTAPA

Berako kultur batzordeak, Nafarroako Gobernuko turismo departamentua, Cederna-Garalur eta Leader Plus programaren laguntzarekin, bigarren udaz kultura eta turismoa uztartzen dituen Liluratura programa martxan jarri du. Herriko kaleak bisitatzen dira literatur ibilbide bat osatuz eta leku esanguratsu eta tipikoak bisitatuz. Bitartean literatur lan batzuk aukeratu eta pasarte bat irakurtzen dute.

Uztailaren 12an hasi zen programa eta abuztuaren 30 arte, ostegunero, parte hartzaileek aukera izango dute erakin nabarmen eta berezienak ezagutu eta Berako zoko historiko eta erakargarrienak bisitatzeko. Bidenabar, Carmen, Pio Baroja eta Julio Caro Barojaren lanen pasarteak eta baita gaur egungo egileak diren Mikel Taberna edo Juan Kruz Igerabideren lanen zatiak entzun ahal izaten dira.

Bisita gidatuen programa bat da, baina literaturak lehena eta orainaren arteko zubi lana egiten du.

Bisita goiz eta arratsaldez egin daiteke, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17.30ean. Irteera udaletxeko enparantzan izaten du eta parte hartzaileek 2 euro ordaindu behar dute. Izen ematea turismo bulegoan egin behar da edo 948-631222 telefonoan.

Bisita elebiduna izaten da, gaztelera eta euskaraz, eta irakurketak egiteko herriko aktoreek parte hartzen dute.
Azken finean, Liluratura, literatur bidaia da, non erakargarriak diren txokoen bisitak aberastuak suertatzen diren historia txiki eta kontuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun