Los pendientes de la reina taldea Beran

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 19a

TTIPI TTAPA

Los pendientes de la reina Josetxo Goia Aribe musikariaren proiektua da. Bere konposaketekin sortu da eta taldean, Estitxu Pinatxo kantaria, Sorkunde Idigoras piano jolea eta Luisa Maria Brito kontrabaxu jolea daude.
Estitxu Pinatxo beratarrak Euskal Telebistako programa batean parte hartu zuen eta Josetxok bere hurrengo proiekturako kantari bat behar zuenez, Estitxuri deitu zion.
Joan den urtean martxan jarri zuten egitasmoa. Entseguak izan ziren abiapuntua eta promozionatzeko diskorik ez zutenez, zaila zen emanaldiak ateratzea. Orain diskoak argia ikusi du eta badute promozionatzeko modua.
Diskoan jazz estiloa biltzen da, baina ez jazz purua. Erran daiteke Nafarroako musika tradizionala bertsionatuta egiten dutela. Kanta batzuk bertsioak dira eta beste batzuk Josetxok konposatutakoak.
Uztailaren 28an emanaldia eskainiko dute Beran. Saioa hagitz familiartekoa eta goxoa izango da eta gauza berri eta interesgarria plazaratuko dute.
Berako Herriko etxeko plazan egingo da, baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Tokia egokia da eta akustika ona du. Jendearentzat toki polita da.
Orain badituzte bertze zenbait eskaintza, baina ez daude erabat itxiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun