Borrokan taldearen itzulera

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 16a

Zenbait urtez eszenatokietatik kanpo egon eta gero, Berako Borrokan taldea eszenatoki gainera itzuliko da uztailaren 21ean Gipuzkoako Getariako Gaztetxean eskainiko beharreko emanaldi baten bidez.

Era horretan, laster argitaratuko duten disko berriko kantuak entzuteko aukera izango da. Oraintxe izeneko diskoak laster argia ikusiko du eta hitzez ulertu ezin dena omendu nahi dute. Borrokan 90eko hamarkada erdian sortu zen, eta post-hard-corearen inguruan koka daiteke beren musika joera.

Getariako kontzertuan, Lords Of Bukkake taldearen aurretik joko dute. Bartzelonako talde honetan, Taunus, 24 Ideas, Unabomber edo Sons Of Bronson taldetatik igaro diren musikariak topatuko ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun