Uhartean eskolak ikastaro trinkoak antolatu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 11

Uhartean adierazpen eta clown antzerki eskola ibiltaria da, 2001. urtean Ramon Albistur eta Esther Carrizok sortua. Bere egoitza Beran dago kokatua. Formazio eta sortze laneko aktibitate trinkoa garatzen du. Frantziako Lombez herriko Le Bataclown eskolarekin harremana dute eta jendea bi eskoletan ibiltzen da laguntza emanez.

Kultur anitzeko clown espazioa Euskal Herrian clown-antzerkia formazio eta sortze-lanerako Uhartean eskolaren egitasmoa da, jende, hizkuntza eta kulturen arteko topaketa eta elkar bizitza laguntzen duena hiru eledun den animazio talderekin: euskara, gaztelera eta frantsesa.

Kultur anitzeko clown espazioa Euskal Herrian clown-antzerkia formazio eta sortze-lanerako Uhartean eskolaren egitasmoa da, jende, hizkuntza eta kulturen arteko topaketa eta elkar bizitza laguntzen duena hiru eledun den animazio talderekin: euskara, gaztelera eta frantsesa.

Bertzalde, uda garaian, ikastaro trinkoak antolatzen dituzte. 45 orduko ikastaroak emanen ditu Ramon Albisturrek hiru maila ezberdinekin.
Ikastaroaren prezioa 360 eurokoa da eta 6 eguneko mantenu osoa beste 260 euro.
Ikastaro hauek clown-antzerki ekitaldian murgiltzea eskaintzen du. Hiru mailatan banatu da hastapen ziklo oso eta progresibo baten adierazpena delako. Ikastaro hauek Berako Alkeberea landetxean izango dira. Larhun mendiaren magalean dagoen etxe honek naturarekin gozatu eta kulturaren transmisioa bultzatzen du.
Abuztuaren 4 eta 10 bitartean hastapena edo lehenengo maila egingo da. Norberaren clownaren adierazpeneko lehen urratsak ematen dira. Clown inprobisaziorako oinarrizko egiturak aztertzen dira. Esperientzia gabeko edo esperientzia dutenentzat egokia da.

Abuztuaren 12tik 18ra sakontzea edo 2. maila. Pertsonaiaren ñabardura berriak aurkitu eta jolas dramatikoaren egitura berriak aztertzen dira. Esperientzia dutenentzat edo hastapeneko ikastaroa egin dutenentzat aproposa da.
Abuztuaren 20tik 26ra.sortze laneko bideak zabaltzen edo 3. maila. Maila honekin hastapeneko zikloa amaitzen da. Clown aktoreari bere jokoaren bidexkak sakontzeko proposatzen zaio, prozesuan bizi duen esperientziaz baliatu eta bere clownaren ahalmen sortzailea garatzeko. Hastapeneko bertze bi mailak egin dituztenentzat aproposa da.
Informazio gehiago eskura daiteke www.uhartean.com web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun