Lesakako musika bandak 150. urteurrena ospatzen du aurten eta hori dela eta, ekitaldi berezia antolatu zuten maiatzaren 5ean. Egun horretan bandako kideez gain, Lesakako talde ezberdinek parte hartu zuten, ekitaldi hunkigarri eta berezia suertatuz.
Gainera, maiatzaren 5ean bandarekin hain lotura zuzena izan duen Santiago Irigoien hil zen, eta hortaz, omenaldi berezia eskaini nahi izan zioten.
Maiatzaren 5ean Lesakan egoterik izan ez zutenek, edo oroigarri bat izan nahi dutenek badute aukera polita. Bandak DVDak prestatu ditu eta dagoeneko argitaratu eta prest dira. Honako tokietan eskura daiteke 10 eurotan:
Legarra liburu denda
Telletxea argazki denda
Oronoz argazkigintza
Deñe lentzeria
Kaxerna etxeko tresnak
Lesakako udala
Bertzalde, eta Lesakako berriekin jarraituz, Lesakako Irain eskolan hobekuntza lanak egingo dira.
Lesakako Irain eskolan hobekuntza, segurtasun eta sarbideak errazteko obrak esleitzeko epea zabalik dago asteazkena bitarte. Lesakako udalak egin du deialdia.
Guztira, 158.235,48 euroko aurrekontua dute, BEZa kontutan hartu gabe.