San Juan Xarreko besta

ttipi-ttapa 2007ko uztailaren 9a

TTIPI TTAPA

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, San Juan Xarreko besta egin zen ekainaren 24ean. Inguruko herrietatik ez ezik, kanpotik ere jende andana hurbildu zen, batez ere, Gipuzkoatik. Martin Legarra Arantza eta Igantziko apezak meza eman ondotik, herriko dantzariek —argazkian— euren dantza saioa eskaini zuten. Biltoki Txiki Elkartekoek paratzen duten ostatua tragoxka eta pintxo bat hartzeko aprobetxatu zuen jendeak. Beti bezala, uztaileko igande guztietako meza nagusia bertan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun