Azpiegituretarako diru-laguntza

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Nafarroako Gobernuak 75.682,49 euroko diru-laguntza onartu du Igantzirentzat. Horietatik 71.504,34 euro herriko depositu berritik Igantziko Bentetako depositurainoko obrak egiteko bideratuko da. Proiektu honen aurrekontua 103.681,28koa da. Laguntzaren gainerako 4.178,15 euroak, berriz, Agertxeberri-Bordaberrirako bidean 390 metro koadrotan hormigoia botatzeko izanen da. Aurrekontua 138,307,5 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun