Joan den ekainaren 23an Sabiñanigon (Huesca, Espainia) jokatu zen Quebrantahuesos bizikleta lasterketa, eta aurten ere ordezkaritza zabala izan zuen Igantzik. Zehazki bederatzi txirrindulari izan ziren han: Iñigo Almandoz, Xabi Aranguren, Josetxo Arburua, Mikel Arburua, Iñaki Hita, Iñigo Telletxea, Julen Txoperena, Oskar Txoperena eta Mikel Urtxegi. 205 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten.
Treparriscos lasterketa
Egun berean egin zen Treparriscos izeneko lasterketa ere, eta honetan bi igantziarrek parte hartu zuten, Sebas Antxordokik eta Imanol Retegik. Proba honetan aritu zirenek 90 kilometroko bidea egin behar izan zuten.