Gurutze Iparragirreren poesia saritua

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Pasa berri den ikasturtean, Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak poesia lehiaketa antolatu zuen lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta, eta herriko eskolako Gurutze Iparragirre Oskozek bigarren saria irabazi zuen. Ekainaren lehenean egin zen Nafarroako Jauregian sari banaketa. Gurutzek zaletasun haundia badu eta idaztea gustatzen zaio. Lehiaketa horretara Ispilu magikoa izeneko poesia aurkeztu zuen. Zorionak Gurutze!

Hauxe poesia: Nik ispilu bat dut/bertan gogoa dudana ikusten dut./ Dragoi bat izan naiz ispiluan/eta erregina bat nere erreinuan./ Sorgin, azti eta mago kobazuloan/eta maitagarri basoan./Gaur ispiluak ez dit kasurik egin/izan ere arraro dabil./Aingerua izan nahi nuela erran/eta berak niri deabrua eman./Nire ispilua ez da betikoa/jadanik ez baita magikoa./Iada, ni ni naiz/eta ez sorgin, ipotx edo sirena./Baina atzogauza bat ikusi nuen/nire ispilua betikoa zen./Orain inoiz bezala tratatzen dut/edozein unetan galtzen ahal baitut.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun