Heldu den astetik aitzinera udalekuetan izanen dira gaztetxoak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, astelehenetik aintzinera udaleku irekiak izanen dira. Herriko bestak arte, beraz, hilabete batez herriko gaztetxoek oporraldian aukera ederra izanen dute jostatuz ongi pasatzeko. Lerro hauek idaztean izen emateko epea itxia ez zegoenez, ezin izan dugu zenbat haurrek parte hartuko duten informaziorik eman, ez eta begiraleen izenik eman ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun